GUNE PRIBATUA
Elikagaiak maneiatzeko, ezinbestekoak dira higienea, garbitasuna, eta kontrol zorrotz bat, jango dugunaren osasun segurtasuna bermatzeko. APPCC sistemaren bidez, autokontrolerako plan baten bidez, edo baliozko beste edozein metodoren bidez, baldintza horiek betetzen lagunduko dizugu.
Frijigailuko olioaren kalitatea da kontrolatu beharreko alderdietako bat. Ekograsek kontrol metodo erraz bat eskaintzen du. Kolore aldaketari erreparatuz soilik, olioa aldatu beharra dagoen ala ez ikusi ahal izango duzu.
Hainbat motatako termometro eta erregistradoreek tenperatura kontrolatzen eta gorde beharreko informazioa erregistratzen lagunduko dizute, eta lan horiek azkarrago egiten ere bai.
Amaitzeko, garrantzitsua da, orobat, gogoan izatea autokontrolak kostuak murrizten eta produktuen kalitatea bermatzen laguntzen duela. Hori bistakoa da, eta bezeroa, pozik, gugana etortzen da berriz ere.