GUNE PRIBATUA

ZERBITZUAK

EDUKIONTZITAN BILTZEA

Ekogras aitzindaria izan da etxeko olioa edukiontzitan biltzen.

Hainbat ekoizle eta biltzeko sistema daude. Ekograsen horietako edozein erabiltzen dugu. Bezeroak aukeratzen du edukiontzia, eta guk zerbitzua kudeatzen dugu, biztanleek une oro birziklatzeko olioa uzteko leku bat izango dutela bermatzearren.

"Ontzi unibertsalaren" sistema aukeratu dute erakunde publiko gehienek landare olio erabilia biltzeko. Izan ere, irtenbide erraza, praktikoa eta ekonomikoa da: etxean ditugun ontzi hutsak berrerabiltzea, olioa bereizteko eta edukiontzian uzteko.

Ekograsek era honetako 500 edukiontzi baino gehiago kudeatzen ditu, eta 800.000 pertsonari ematen die zerbitzua. Egunetik egunera, gero eta udal eta toki erakunde gehiagok jotzen dute gugana bilketa hori osorik kudeatzeko. Hainbat arrazoi daude; jarraian dituzu, laburbilduta. Jarri gurekin harremanetan, eta zerbitzuaren aukerei buruzko informazioa emango dizugu.

Frogatutako segurtasuna

  • Zoruan ainguratutako metalezko edukiontzia
  • Barne upel estankoa, eta isuriei eusteko erretilua
  • Segurtasun itxigailua.

Trazabilitatea

  • Edukiontzi zenbakituak, olioa nondik datorren jakiteko.
  • Edukiontzi bakoitzean bildutako olioa erregistratzea eta pisatzea.
  • Bezeroari aldizka informazioa ematea.

Esperientzia eta arreta

Aitzindariak gara landare olio erabilia edukiontzitan biltzen.

  • Gertutasuna: bezeroarekin harremanetan gaude etengabe
  • Une oro zerbitzuaren berri ematen dugu.

Ingurumen bermea

  • Bildutako olioa birziklatu eta biodiesel bihurtzen dugu.
  • Ontzien hondakinak baimendutako enpresetan kudeatzen dira.
  • Upelak garbitzeko erabilitako ura araztu egiten dugu instalaziotik atera aurretik.

GIPUZKOAKO BULEGOA

Pº Ubarburu 20 F
20014 Donostia

Tel.:
+34 943 472 335
Fax:
+34 943 458 966

NAFARROAKO BULEGOA

Zumurdiñeta Industrialdea 35
31820 Etxarri-Aranatz

Tel.:
+34 948 467 194
Fax:
+34 948 467 121
Logo Euskararen Bidean

JARRAITU IEZAIGUZU:

  • Flickr
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook