GUNE PRIBATUA

INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

firmando albarán con cliente de hostelería

Ingurumenarekiko gure konpromisoa

Sortzen ditugun hondakinak kudeatzeko modua oso garrantzitsua da garapen iraunkorreranzko bidean. Gaur egun, gure aztarna ekologikoa txikitzea inoiz baino beharrezkoagoa da.

Ekograsen lan egiten dugunok oso harro gaude naturaren alde gure harri koskorra ekartzeaz eta, gure lanaren bidez, planetaren iraunkortasuna lortzen laguntzeaz.

Araudiaren arabera, landare olio erabilia hondakin bat da. Gu guztiok sortzen ditugun hondakinen erantzule gara sozialki, eta betebehar "ekologiko" bat dugu ingurumen osasungarrirako eskubideaz gozatzeko. Hondakinek urak nahiz beste ekosistema batzuk kutsatuko ez dituztela bermatu behar da. Azken batean, guztiok gara naturaren parte.

Berreskuratzen dugun olioa bigarren belaunaldiko biodiesela egiteko baino ez da erabiltzen. Biodiesel honek ez ditu giza elikadurarako baliabideak kontsumitzen. Alegia, hondakin baten aukera energetikoak aprobetxatzen ditugu, eta bioerregai bihurtzen dugu.

Ekograsen lanak elementu sozial garrantzitsu bat du: landare olio erabiliaren bizi zikloari amaiera ematen diogu, natur baliabide hau ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta energia berriztagarriak erabiltzea sustatzen dugu.

GIPUZKOAKO BULEGOA

Pº Ubarburu 20 F
20014 Donostia

Tel.:
+34 943 472 335
Fax:
+34 943 458 966

NAFARROAKO BULEGOA

Zumurdiñeta Industrialdea 35
31820 Etxarri-Aranatz

Tel.:
+34 948 467 194
Fax:
+34 948 467 121
Logo Euskararen Bidean

JARRAITU IEZAIGUZU:

  • Flickr
  • Youtube
  • Twitter
  • Facebook